XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- irakasle-dimentsioa hezitzaile-dimentsioan bateratzeko lagungarri izatea;

- ikastetxea hezkuntza-elkartea osatzen duten kide desberdinek parte hartzen duteneko eta irakaskuntza-ikaskuntzako prozesuak garatzeaz gain, gizarteratze-saiakuntza desberdinak ere burutzen direneko gune gisa hartzea;

- irakaslea, ebaluazioa iharduera sistematiko eta prozesukotzat planteatzeko gaitzea; ebaluazioa, ikasleen zailtasunak zehazteko eta hauek gainditzeko beharrezko iharduerak orientatzeko baliagarri izango baita.

VI.3.2. Irakasleen talde-lan koordinatua

Norbanakakotasun profesionala irakasle-lana burutzeko gizarte-era ohizkoena izan da, baina gaur egun, irakasleen talde-lanerako garaia iritsi da hainbat arrazoi dela eta:

- ikaslea, jasotzen dituen esku-hartze desberdinen arteko koherentzia beharrezkotzat duen ikaskuntza-unitate bat delako.

Zenbaitetan kontraesana osatuko duten zereginak planteatuko dituzten irakasle deserdinek, eta koordinatu gabeko eskaera-maila izango dutenek, ikasleen lana zaildu egingo dute;

- koordinatu gabeko zenbait edukinez osatutako hezkuntza-eskaintza batek ikasleengan integrazio urriko ezagupena eta ulermena, interpretazio eta inguruko munduko esku-hartzerako oso erabilgarria izango ez dena eragingo du;

- hezkuntza-helburu zehatzen lorpenaren eraginkortasuna, orohar, hezkuntza-proiektu eta curriculum-proposamen koherenteak eta hezkuntza-komunitate osoak eta irakasle-taldeak hezkuntza-etapa desberdinen bitartez sustatutakoak izanik bakarrik lor-daiteke.

Zenbait ikaskuntza-helburu zehatz badira (adierazpen-gaitasuna, informazioa bilatzeko gaitasuna, lanerako ohiturak...) eta irakasle guztiek izan beharko dute hauen erantzukizuna; bai eta txukuntasun, kalitatezko lan, errespetu, jasankortasun etab.ekin zerikusirik duten beste zenbait ere, esaten denaren eta irakasle guztien jarreraren arteko koherentziaz bakarrik ahalbidetu daitezkeenak;